XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zorionez lege aldatzeari hitzaurre bat ipini diote, Gorteetan lehen diktaminaturik zegoela bertako Boletin Oficialean agertzen ez zena eta horrek, letrauak bide zabaletara bultzaeraziz legea interpretatzeko momentuan, aurreko jurisprudentzia apurtzen du, juezak lehen momentutik ohitura txarrak hartzen hasten ez baldin badira bide hestuagoetara abiaturik, zabaletara makurtu gabe.

Uste dut aurreko lanean proposatzen nuen bide zabala ondo sar daitekeela lege berrian, zeren legegileak legea hobeto ulertzeko dioenez gogoan izan behar baita, alderdi batetik, errealitate egiazkoa den gisara, izenak ipintzeko libertateak ez duela izan behar, oinharriz, pertsona berberaren duintasunari zor zaion errespetoaren mugarik baino, eta bestetik gure hizkuntza ere, Penintsulako besteekin batean, zaindu eta bere erabiltzea ugaldu egin behar dela, orainarte Euskal Akademiak helburutzat izan duen bezala.

Horretarako, ordea, bide zabaletik nola ibili eta ibilerazi ikasi behar dugu eta gure tradizio zaharrez ere behar den bezala baliatu behar dugu, hain zuzen tradizio zaharra ere iraulerazle bihur baitakiguke nolako urritasunera iritsi garen azken mende ta erdi honetan ikusirik.

Legea atera ondoan badakit norbait Pedro izenaren lekuan Haitz ipintzekotan zebilela eta ez dakit azkenean zer egin duen, baina alde batera utzirik hori esan nahi dudana da legearen arauera eskubide osoa duela ene ustez (...).